Azalpenak

 

Sinopsia

Posper Merimée-ren nobela ezaguna honetan, Karmen eta Jose-ren arteko ezinezko amodio istorio bat kontatzen da eta beraien artean sortu zen amodio mingarriaren pasadizoak ezagutzera ematen dira. Histori hau XIX mendean kokatzen da Andaluziako lurralde desberdinetan (Sevilla, Cordoba eta Cadiz).


Kondaira

Betidanik, Etxalarko herrian, Karmenen kondaira ez da sobera ezaguna izan. Dena dela Herriko bizilagun batzuk diotenez, Karmenen jaiotze baserria (Gaur egun desagertua), Larrapil-Sarriku auzoko Arribeltzeko malda izeneko parajearen inguruan omen zegoen. Inguruan bere txaketa topatu omen zen desagertu zenean. Garai batean leku hori Baztanetik zetozenen pasa bidea omen zen eta kondairak dionaren arabera bertatik pasatzen ziren ijito batzuk hartu eta eraman omen zuten.


Zer da pastorala bat

Pastorala antzerki zahar mota bat da, oraindik Zuberoan bizi bizirik irauten duena eta bertan tradizioa aunitz duena.
Pastoralak, diziplina desberdinak nahasten dituen herri antzerki jendetsu bat da; koplak, kantak, dantzak eta bertzelakoak; azken finean nolabaiteko auzolan kultural erraldoi bat.


Karmen Etxalarkoa Pastorala: Konposaketa.

Pastorala honetan 100 lagunetik gora izanen dira parte hartzaileak, Etxalartarrak nagusiki Baztandarrengatik lagunduta. Hauen artean adin guztietakoak izanen dira parte hartuko dutenak paper desberdinak betetzen.
Karmen Etxalarko pastorala EUSKARA hutsean izanen da eta Hego Euskal Herrian eginen den mota honetako 2. ikuskizuna izanen da, Miel Bidador pastorala Iruñean egin baizen.
Pertsonaiak pastorala honetan ugariak dira eta hauek dira nagusienak:

  • Protagonistak: Karmen eta Jose
  • Dragoiak eta soldaduak (kanarioak Merimée-ren nobelan)
  • Buhameak edo ijitoak
  • Zigar-egileak
  • Kontrabandistak, bidelapurrak edo trabukoak
  • Turkandereak edo ostarlesak (Emakume andaluziar atrebituak, ukitu sentsularekin)
  • Fraideak
  • Haurrak