Elkartea

 

ANTOLAKUNTZA – ELKARTEAREN SORRERA

Karmen Etxalarkoa Pastorala proiektua aurrera eramateko, pastorala osatzen duten kideek, elkartea sortzea beharrezkoa zela ohartu ziren.  Ekimen hau garatzen joateko, Pastoraleko kide eta herriko boluntariorekin lan taldeak sortu ziren 3 arlo desberdinetarako, bakoitza bere zeregin propioekin; dantzak, jantziak eta komunikazioa.

Azken finean Karmen Etxalarko Pastorala herri guztiaren partaidetza duen auzolan erraldoi bat bihurtu da.

- Dantza taldea

  • Arduradunak: Anabel Arburua eta Maite Olaetxea
  • 4 dantza/koreografi berrien sorrera. Sortzailea Amadeo Telletxea.
    • Zigar-egileen dantza
    • Buhameen dantza
    • Karmen dantza
    • Karmeneri dantza
  • Satanen dantza bereziak (Iparraldeko 3 lagun etorri ziren erakustera)

- Jantziak

  • Arduradunak: Miren Olaetxea eta Andrea Elizalde

Pastorala XIX mendean kokatuta dago eta garai honetako jantziak lortzeko leku desberdinetara jo behar izan da; elkarte eta talde kultural desberdinetara alde batetik eta baita ere partikularrei bertzetik. Hauek izan dira eskuratutakoak pastoraleko pertsonai desberdinentzako:

  • Soldaduak; Donostiako danborradako elkartetako jantziak.
  • Buhameak/Ijitoak: Painuluak, tokillak eta txanponez betetako arropak erabiliko dituzte bertzeen artean.
  • Zigar-egileak: Lantegiko arropak erabiliko dituzte.
  • Kontrabandistak/Bidelapurrak; Zapela, kapa…
  • Turkandereak/Ostarlesak: Garaiko emakume andaluziar sentsualen janzkerak.
  • Fraileak; Arropa xumea.

 

- Komunikazio taldea

  • Arduraduna: Jone Bizente
  • Lan taldea: Mireia Martinez, Aimar Iparragirre, Martxel Larraza, Jabier Iriarte, Onintze Zinkunegi, Ángela Irisarri eta Iñigo Etxarte.

Lan talde honen zeregin nagusia Pastorala ezagutzera ematea izanen da. Horretarako gai desberdinak landuko dira. Batetik Informazio eta komunikazioa tresnak eskaintzen dituzten errekurtsoak erabiliko dira eta web orria bat sortuko da proiektu erraldoi honen inguruko informazio guztia eskaintzeko. Lan talde honek ekimenaren promozioaz arduratuko da eta horretarako eduki desberdinak sortuko dituzte, tartean pastoralaren zenbait promozioa bideoa.

Pastoralak sare sozialetan ere presentzia izanen du. Hauetan batez ere (Faceboook, Instagram, Youtube eta Twiter) egunerako lana islatzen saiatuko da; Mustrakak, dantzak entseguak, kantu entseguak eta berzelako prestaketa lanak.

Pastorala sortzeko prozesu guztian zehar, multimedia eduki desberdinak sortuko dira gero hauek modu desberdinetan erabiltzen joateko; argazkiak, bideoak… Tartean protagonisten argazki saio bat, eginen da gero material hau formatu desberdinetan erabiltzeko; web orrian, sare sozialetan, paperezko euskarrietan (Txartelak, kartelak, eskuorriak, liburuxka….)

Lan talde honen ardura ere izanen da jende aurrean egiten diren agerraldiak; prentsaurrekoak, elkarrizketak, agerraldiak komunikabideetan eta antzekoak.