Aurrekari historikoak

 

Prosper Merimée idazlea Parisen sortu zen1803an; literatura erromantikoa maite bazuen ere, nobela historikoan, nobela laburretan eta ipuinetan izan zuen arraskatarik handiena. Hala ere, Merimée gaur egun ezaguna baldin bada ‘Carmen’ nobelari esker da; 1845ean idatzi zuen, eta Montijoko kondesa zen Maria Manuela Kirkpatrick andreak kontatutako istorio batean du oinarria. Hamabortz urte lehenago Espainiara egindako bidaia batean, kondesak kontatu omen zion idazle frantsesari nobelan azaltzen den gertaera, alegia, bere amorantea hil zuen gaizkile jeloskorraren istorioa.

Carmennobelan bi protagonista daude, José Lizarrabengoa eta Carmen. José baztandarra da, Elizondon sortua, eta hasieran militar ohi bezala agertzen bada, azkenean desertore, ebasle eta hiltzaile bihurtzen da. Carmen, berriz, Etxalarren sortua da; emakume ederra, bohemioa, ijitoa eta bere askatasuna eta independentziadenen gainetik defendatzen ditu. Maitasuna eta heriotza tarteko, tragedia baten kontakizuna da eta Carmen askatasunaren, erotismoaren eta patuaren irudi bihurtzen da bertan. Bertze hainbat obraren iturburu ere bada Carmen, horien artean George Bizet musikariaren opera (1875ean egina). Asun Garikanok euskaratu zuen 1992an Pamiela argitaletxearentzat.