Elizondon

- ELIZONDO EMANKIZUNA -

DATA ETA IRAUPENA

Elizondon ospatu behar den Kamen Etxalarkoa Pastoralaren emankizuna datorren azaroaren 5ean (Igandea) izanen da Baztan frontoian, arratsaldeko 15:30etan. Ikuskizunaren iraupena 3 ordu baino gehiagokoa izanen da.


ANTZEZPENAREN AITZINETIK

Pastoralaren eta partehartzaileen aurkezpen moduan, eguraldiak laguntzen badu, herrian zehar kalejira eginen da pastoraleko muskiariekin batera. Desfilea 11ak aldera izanen da.


LIBURUAK

Pastoralaren jarraipena egiteko, ikuskizunaren liburuxkak prestatu dira 3 hizkuntzetan; Euskara, gaztelera eta frantsesez.

Hauek eskuragarri egonen dira nahi duenarentzako txartel-leihatilan ikuskizun egunetan 5€-ren truke 12:00etatik 15:30tara.


OHOLTZA

Emanaldia Elizondoko Baztan frontoian burutuko da eta bertan pastorala aitzinera eramateko beharrezko oholtza instalatuko da. Ikuslegoa bertze aldetik, frontoiako harmailetan eta egunerako espresuki prestatutako aulkietan jarriko da. Ikuskizuneko afora 1000 lagunentzako izanen da. Elbarrientzako lekuak lekuak prestatuko dira.