Eskertze mezua

Idatzi honen bidez Karmen Etxalarkoa Pastorala elkarteak eskerrak eman nahi dizkie pastorala aitzinera ateratzen lagundu duten guztiei. Ikuskizun erraldoia hau antolatzeak urte luze batez jo eta ke lanean  jardutea eskatu du eta zorionez arrakastatsuak izan dira bi emanaldiak. Eskerrak beraz,  pastoraleko egile, zuzendari, musikari eta arizaleei, lan talde desberdinei (Finantziazioa, komunikazioa, jantziak, itzulpenak, sarrera salmenta, segurtasuna, zurginak eta sukaldeko taldea), laguntzaile pribatuei, erakundeei, dantza eta kantu irakasleei eta aipatu gabe utzitako bertze guztiei ere. Eskerrak bihotzez!

Bertzetik eskertu ere, nola ez, irailaren 16 eta 17an Etxalarrera pastorala ikustera etorri zineten guztiei, benetan bihotzez eskertzen dizuegu guk prestatutako pastorala ikustera etorri izana. Zuek gabe egindako lan guztiak ez zuen zentzurik izanen eta.

BIBA ZUEK!

No Comments Yet.

Leave a comment