Etxalarren

DATA ETA IRAUPENA

Karmen Etxalarko pastoralaren errepresentazioa bi egunez eginen da. Konkretuki emanaldiak irailaren 16 eta 17an izanen dira arratsaldeko 15:30etan.
Ikuskizun bakoitzak 3 ordu inguruko iraupena izanen dute.


EKITALDIAK EGUN OSOAN

Asteburu hau berezia izango da herriarentzat eta pastorala ikuskizunetik kanpo, zenbait ekitaldi antolatuko dira.Ikusi gehiago.

  • Irailak 16, larunbata, 15:30etan: Pastoraralen lehen emanaldia herriko frontoian.
  • Irailak 17, Igandea, 15:30etan: Pastoraralen bigarren emanaldia herriko frontoian. Goizetik hasita Karmen Etxalarko Pastoralean parte hartu duten arizale guztiak herriari itzulia emanen diote goizeko 11etan abiatuta emanaldiko arropez apaindua eta musikariez lagunduta.

Ikuskizun egunetan, zerbitzu desberdinak eskainiko dira. Jan eta edateko aukera izanen da propio egun horietarako antolatuko den ostatu batean.

 


LIBURUXKAK

Pastoralaren jarraipena egiteko, ikuskizunaren liburuxkak prestatu dira 3 hizkuntzatan; Euskara, gaztelera eta frantsesez.

Hauek eskuragarri egonen dira nahi duenarentzako txartel-leihatilan ikuskizun egunetan 5€-ren truke 12:00etatik 15:30tara.


ESZENATOKIA

Pastoralaren bi emanaldiak herri gunean burutuko dira, konkretuki herriko frontoian. gehituz eta publikoa berriz frontoian banatuko da horretarako prestatutako jarleku eta harmailetan. Ikuskizun bakoitzean 1000 lagunetik gorako kopurua izatea aurreikusita dago.