Laguntzaileak

 

Web orriko atal honetan Karmen Etxalarkoa pastorala aurrera eramaten lagunduko duten entitate, elkarte eta enpresak agertzen dira. Hauek egindako ekarmen ekonomikoarekin pastoralak sortutako gastuak estaltzeko erabiliko dira.

Egin zure ekarpena:

Ekimen erraldoia aurrera eramaten lagundu nahi badiguzu aunitz eskertu genizueke. Bi modutan lagundu dezakezu, batetik ekarpena ekonomikoa eginez edo bertzela bolondres moduan pastoralaren antolaketan edo ikuskizunen egunean bertan lan egiteko.

  • Ekarpen ekonomikoa
    • Zure ogibidearen iragarkia pastoraleko promozio tresnetan txertatzea. Ikusi proposamena.
    • Zuzeneko ekarpen ekonomikoa egitea kontu zenbaki honetan: Karmen Etxalarkoa Pastorala. CaixaBank -ES67 2100 4778 6102 0002 4749.
  • Laguntza bolondres moduan

Pastorala aurrera eramateko, ikuskizuneko parte hartzaileetatik aparte, bolondresen beharra dago ekimen honek dituen arlo desberdinetan lan egiteko.  Hauek dira sortu diren lan taldeak:

  • Finantziazioa bilatzeko taldea
  • Publikoa antolatzeko taldea (Ikuskizun egunetan)
  • Inprenta lanak egiteko taldea
  • Komunikazio taldea
  • Aparkatzeko lekuen antolaketa taldea
  • Sarreren salmenta taldea
  • Arropak/Makillaje taldea
  • Entsegu lekuen prestaketa taldea
  • Entsegu egunetako otorduen antolaketa taldea
  • Eszenatokia antolatzeko taldea
  • Ostatuan pastoralen egunetan egoteko taldea

Aipatutako lan taldeetako batean laguntzeko prest bazaude eta izena eman nahi baduzu, bi aukera dituzu:

  • Kultur Etxeko atariko paneletan dauden zerrendetan izena ematea
  • Pastoraleko batzordearekin harremanetan jarri (pastorala@etxalar.eus) eta zein lan taldeetan lan egin nahi duzun erran.